XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAL epaia errekurritu du Akusazio Partikularrak

MADRIL

Miguel Castells GALen atentatuetan zauritutakoen senideen akusazio pribatuaz arduratzen den abokatuak Jose Amedo eta Michel Dominguez kondenatu zituen erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen atzo, Epaimahaiak froga azterketan huts egin zuela argudiatuta.

Erabakiaren arabera GAL erakundea ez zen Estatu barruan txertatutako botere taldea eta ezta talde armatua ere; aitzitik Entzutegi Nazionaleko epaileen ustez GAL legez kanpoko elkartea baino ez zen.

Miguel Castellsek aurkeztutako errekurtsoaren arabera Judiziamendu Kriminalaren Legearen 849. artikulua hausten du epaiak, froga baloratzean huts egin dutelako eta beraz epailearen hutsa frogatzen delako.

Errekurtsoa aurkezteko idazkian Castellsek azaltzen duenez, forma urratzeagatik errekurrituta, epaiketa berriro egitea ez eskatzeko arrazoia kontrako emaitza ekarriko lukeela da, bi poliziek lau urteko badaezpadako gartzelaratzea beteta, kalean geldituko bait litzateke.

Salaketa pribatuko abokatuak 461 urte eta lau hilabetetako zigorra eskatu zuen bi polizientzat.